dFERIA cumple 25 años

dFERIA cumple 25 años y lo celebra en la calle, con nueve espectáculos para todos los públicos que se desarrollarán en diferentes puntos del centro de la ciudad (Alderdi Eder, Quiosco del Boulevard, plaza Constitución y mercado de la Bretxa). Cada espectáculo se escenificará dos veces, completando dos vueltas en horarios diferentes (inicio a las 16:30h y a las 19:00h) con el objetivo de llegar a un gran número de personas.Todos los espectáculos serán gratuitos y se desarrollarán el sábado previo a la feria, es decir, el 9 de marzo.

Danza contemporánea, con el mejor espectáculo de calle de 2018 (Meeting point de Ertza), el campeón del mundo de yo-yo, Naoto Okada, humor, acrobacias, danza en barra, circo y fuego llenarán de color y arte las calles de la ciudad.

MEETING POINT
Ertza
16:30 / 19:00
Alderdi Eder
15 min
Dantza

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek , 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko.

MEETING POINT-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren “putzuetaz” eta itxaron behar den denboraz.
2018 Max Saria Kaleko Ikuskizun Onenari.

Dos jóvenes que proceden del mismo país pero de ciudades muy lejanas entre sí, han tenido que cruzar un charco de 8.000 kilómetros y dejar pasar varios años hasta encontrarse en el otro extremo del planeta, conocerse y descubrir todo lo que les une.

MEETING POINT habla de los lugares donde se encuentra la gente, de los charcos que hay que cruzar para ello y del tiempo que hay que esperar.
Premio Max 2018 al mejor espectáculo callejero.

ZUZENDARIA / DIRECTOR: Asier Zabaleta DANTZARIAK / BAILARINES: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz MUSIKA: Bosques de mi mente.

YO-YO
Naoto Okada
16:55 / 19:25
Konstituzio plaza
15 min
Diziplina anitza / Multidisciplinar

Naoto Okada 4Ako maisu aparta da, Japoniako bi txapelketa irabazi ditu, eta munduko beste bi.
Naoto Okadak frogatzen du yoyo bat jostailua baino gehiago dela. Sinkronizazio perfektua, erabateko zehaztasuna eta sekulako abiada: horiek bihurtzen dute harrigarri haren showa, hainbesteraino non bi aldiz ikusi beharra baitago (gutxienez). Naotok poltsikoratu egiten ditu ikus-entzuleak, hain da suharra eta atsegina.

Naoto Okada es un auténtico maestro del 4A, con dos campeonatos de Japón y dos títulos mundiales en el bolsillo.
Naoto Okada demuestra que un yoyó es más que un juguete. La perfecta sincronización, la precisión absoluta y una velocidad de vértigo convierten su show en algo sorprendente que hay que ver al menos una segunda vez. Naoto se gana al público con su entusiasmo y su simpático carisma.

TOPA
Kukai dantza
17:10 / 19:40
Konstituzio plaza
15 min
Dantza

Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.

Cuatro jóvenes se encuentran en una plaza. Puede ser una plaza cualquiera en nuestras ciudades. Suena una música y los jóvenes arrancan a bailar. Es algo cotidiano para ell@s. Es su forma de expresión. Bailar les hace ell@s. Algun@s son bailarines formados en danza tradicional vasca. Otros bailarines de hip hop. La calle, su espacio vital, los une. Expresiones callejeras contemporáneas, que hoy comparten vida en las plazas de las ciudades.

Koreografía: Jon Maya, Lluc Fruitos Dantzariak: Kukai Dantza, Brodas Bros Músika: Lacrymoboy.
Jantzi eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez Talde teknikoa: Angel Agüero. Produkzioa: Nagore Martinez Banaketa: Doltza Oar-Arteta

MEN IN COATS
Men in coats
17:25 / 19:55
Konstituzio plaza
15 min
Antzerkia / Teatro

Men in coats komedia bisuala da, jostagarria bezain inteligentea. Irrigarrikeria eta ilusionismo bisuala nahasian, mundu osoko ikusleak poltsikoratu dituena. Gai dira agertoki batean lor daitekeenari buruzko itxaropenak berritzeko, umore bisual, original eta oso erakargarriari esker, magia-trikimailuak ere tartekatuta.
Gag-ak, egundoko trebezia, emozioa, sinpletasuna eta ustekabeak.

Men in coats es una comedia visual tan divertida como inteligente. Una mezcla de bufonería e ilusionismo visual que se ha ganado al público por todo el mundo. Son capaces de redefinir las expectativas de lo que puede lograrse en un escenario con un humor visual, original y muy entretenido combinado con trucos de magia.
Gags, apabullante destreza, emoción, sencillez y sorpresas…

TODO ENCAJA
UpArte
17:50 / 20:20
Bretxa Merkatua (San Juan kalea)
40 min
Diziplina anitza / Multidisciplinar

Todo encaja ikuskizun bizia da, goren mailako teknika akrobatikoari eusten diona, baina oraingoan artistek beren alderdi gizatiarrena erakusten dute, umore-ukituak eta elementu bat eszenaratuta.
Todo encaja lan freskoa da, bisuala, non sei lagunek emozio bizi-biziak kutsatuko baitizkiete ikus-entzuleei, bankina-jauzien, hegaldien eta giza dorreen bidez, eta aldi berean akrobaziaren alderdirik pertsonalena eta jostagarriena erakutsiz. Prest gero, arnasari eusteko!

Entrenatzailea eta zuzendari teknikoa: Vitaliy Motuzka Artistak: Guimelh Amaro, Jesús Fuentes, Rubén Hurtado, Gisela Segatti, Rubén Martínez, Anjara Moreno Ideia eta sorkuntza: Vitaliy Motuzka Cia UpArte.
Lankide: Guillem Fluixá

Todo encaja es un espectáculo vivo que mantiene la técnica acrobática de alto nivel, pero esta vez los artistas muestran su lado más humano con pequeños toques de humor y un elemento en escena.
Todo encaja es una obra fresca, visual, donde sus seis componentes contagiarán al público emociones intensas mediante saltos de banquina, vuelos y torres humanas, dejando ver el lado más personal y divertido de la acrobacia. ¡Prepárense para contener el aliento!

Entrenatzailea eta zuzendari teknikoa / Entrenador y director técnico: Vitaliy Motuzka Artistak/ Artistas: Guimelh Amaro, Jesús Fuentes, Rubén Hurtado, Gisela Segatti, Rubén Martínez, Anjara Moreno Ideia eta sorkuntza / Idea y creación: Vitaliy Motuzka Cia UpArte.
Lankide / Con la colaboración de Guillem Fluixá

STREET POLE DANCE, FIRE AND POLE
Meriko
18:35 / 21:05
Bretxa-Boulevard
Barra-dantza / Danza en barra

Barra-dantza tabu izan da beti Japonian, baina Merikok irudi hori aldatzea lortu du. Aire zabalean egiten du barra-dantza, eta erakustaldia eskaintzen, indar fisikoa eta mugimendu artistikoak konbinatuta.
Dantza hunkigarria, ahaltsua eta fina da harena. Pertsonaia misteriotsu, polit eta xalo batek emakume indartsu baten fobiak adierazten ditu.
Errepertorioan, su-dantzak eta aire-dantzak, era askotako dantza-teknika moderno eta originalekin batera.

La danza en barra siempre ha sido un tabú en Japón, pero Meriko ha conseguido cambiar esta imagen. Realiza un baile en barra al aire libre demostrando su fuerza física combinada con movimientos artísticos.
Su baile es emotivo, poderoso y delicado – un misterioso, bonito e inocente personaje que expresa las fobias de una fuerte mujer.
Entre su repertorio cuenta con bailes de fuego y aéreos, que incorpora a una gran variedad de técnicas de bailes modernas y originales.

BEGIRADAK
Sara Alvarez, Ortzi Acosta
18:50 / 21:20
Bretxa-Boulevard
Diziplina anitza / multidisciplinar

Orekak, indarrak, erritmoak, sentimenduek eta begiradek batean elkartzen duten tokian ikuskizuna.

Un espectáculo donde el equilibrio, la fuerza, el ritmo, los sentimientos y las miradas se unen en uno.

EVOLUCIÓN
CYR SIUX, Cristián Ortiz
19:10 / 21:40
Bretxa-Boulevard
Zirkua / Circo

Bidaia bat da hau, non gizaki primitibo batek eraztun dantzari baten mundu ezti-leunarekin egiten baitu topo. Autoezagutzako eta barne-betegintzarreko prozesu bat. Ikuspegi desberdin bat gizakiaren eboluzioaz.

Este es un viaje donde un hombre primitivo se encuentra con el delicado mundo de un anillo danzante. Un proceso de auto descubrimiento y realización interior. Una visión diferente de la evolución del ser humano.

LES AMANTS FLAMMES
Attrap’Lune
22:00
Boulevard Kioskoa
15 min
Dantza, zirkua, sua / Danza, circo, fuego

El amor y los contrastes de colores son los puntos de partida de Les Amants Flammes. Otro aspecto importante de su investigación es el principio de los opuestos, tal como es desarrollado en las teorías chinas del Yin y el Yang –en otras palabras: la idea de los opuestos complementarios.

El show se desarrolla en torno a dos aspectos: por un lado, está el aspecto etéreo, que es elemental, arquetípico y simbólico, y por el otro hay un aspecto denso, que es material, físico y corporizado.

Maitasuna eta koloreen kontrastea dira Les Amants Flammesen abiapuntuak. Haien ikerketaren beste alderdi bat aurkakoen printzipioa da, Txinako Yin eta Yang-aren teorietan garatzen den bezala –bestela esanda: elkar osatzen duten aurkakoen ideia.

Showa bi alderdiren inguruan garatzen da: batetik, bada alderdi etereo bat, zeina elementala, arketipikoa eta sinbolikoa baita; eta bestetik, bada alderdi trinko bat, zeina materiala, fisikoa eta haragitua baita.